Quantcast
Channel: Saharatik » jabea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 10

Livestream: "Bi herri, irrintzi bat" diskoaren aurkezpena

$
0
0

Martxoaren 4an, ostirala, 21:30etatik 00:00ak arte
(Saharar Herriarekin elkartasun hamabostaldiaren barnean)

Guardetxean edo…

EGIN KLICK

… zure ordenagailuan bertan. Donostiara ezin bazara etorri, internet bidez jarrai dezakezu livestream honen bidez. Oraingoan arazo teknikorik ez egotea espero dugu, inshanla!

“Bi herri, irrintzi bat” egitasmoa aurrera eramateko ideia, 2008ko abenduan Tindufeko saharar errefuxiatu kanpamentuetara egindako bigarren bidaian otu zitzaien. Bi musikari bidean elkartu, bata sahararra eta bestea euskalduna, eta bilduma hau osatzeko lehen ilusioak erein ziren.

Basamortuan izandako hitz haiek ez zituen haizeak eraman, urte bat besterik ez bada geroztik eta esku artean dugu, hasieran ametsa izan zena errealitate bihurtua.

Elkarlan hau irabazi asmorik gabeko proiektu bat da eta bertan parte hartu duten pertsona orok musu-truk egin du. Horrela, biltzen den diru guztia errefuxiatu-kanpamentuetako oinarrizko beharretara bideratuko da.

Musikherria herri diskoetxea


Viewing all articles
Browse latest Browse all 10